1. |
Aresti hun
05:13
|
|||
Emazurtz jaio hintzen
Lurraren erdira,
pobreen esperantzak
benetan zer dira?
Ama urrikariak
hala zinan erran,
esperantza guztiak
hil zirela gerran. Baina inoren zorrik
Ez dun ordainduko,
Eure etorkizunak
Ditun apainduko.
Ene izpirituan bazen zenbait pertsu
oraino den guzia etzerait hustu.
zertaz dutan solasa emazue kasu
esplikatuko baitut ahal bezain justu
Zahar bezain prestu
odola zaut hoztu
bihotza ere laztu
gorputza beraztu
oraino gazte banintz banuke gostu!
Ezkondu hintzenean
bost gona hituen,
bi bahituan jarri
bi saldu hintuen
soinean dunan hori
diagon zaharra
berriak erosteko
esperantza txarra
Zahar gazte arteko hau da parabola:
zuzen esplikatzia hein bat gogor da
gaztea ez daiteke adin batez molda,
gorputza sendo eta azkar du odola;
Zaharra ez da hola;
iragan denbora
etortzen gogora,
eta ezin kontsola...
nekez bihurtzen baita zahar arbola!
Zelüko izarren bidia
Nik baneki,
Han niro ene maite gaztia
Chüchen khausi
Bena gaur jagoiti nik hura
Ez ikhusi!
Hi haiz euskal herria,
Herri nekatua.
Inork ezagutzen du
Hire bekatua?
Baina inoren zorrik
ez dun ordainduko,
heure etorkizunak
ditun apainduko
|
||||
2. |
Oi gu hemen
03:28
|
|||
Oi gu hemen
Bidean galduak (Hir.)
Heriotz minez.
Gizonen itzala luzea
negarrez, haizea gauean
arbolak, erroak airean
heriotza da.
Oi gu hemen...
Pobreak kalean bilutsik
barnea esperantzik gabe
doinua, basoko tristura
ilunabarrez.
Oi gu hemen...
Nundikan ezinaren mina
zergatik errekan iluna
egurra, kolpeka landua
bide hustuak.
Oi gu hemen…
|
||||
3. |
Lore bat zauri bat
04:18
|
|||
Hire bihotza, xori zauritu,
iheska joan zain atseden bila.
Hari mehe bat hunan bizitza
urratua dun keinu bortitzez.
Oroitzapen labe gorian
gorputz-gogoak tormentu luzez
Kiskalirikan, deseginikan
bizi bahintzenean deserri hortan.
Nahiko hunan, Beatriz
Chile libre batean
adiskide artean
maitasuna dastatu.
Nahiko hunan zentzuak,
lore goiztarren gisan,
zorrik ordaindu gabe
desiotan askatu.
Hire aitaren heriotz hura
bilakatu zain orain heriotz,
oihu lehertu bat utzi digunan
zauri guztien seinaletako.
Ez dun nahi izan iraganaren
faktura latza besteri itzul,
hainbeste beldur, hainbeste odol
isil-isilik pagatu ditun.
Nahiko hunan, Beatriz
poeta baten bertsoz
hire gaztetasuna
ispiluan mirestu.
Nahiko hunan gaur ere
bizitzaren kaliza
ardo gorriz beterik
gozamenetan hustu.
Errugabea hintzenan baina
pizti zordunak ez ditun urrun,
hire eskuen dardar hautsiak
haien ogena oihukatzen din.
Har zan atseden betiko loan,
gu gaitun orain mendekatzaile,
heriotz horren mezu gogorrik
ez baitinagu inoiz ahaztuko.
|
||||
4. |
Hala ere
04:39
|
|||
Nabil
Nabil, eta nabilelako nago hain neke
ikusirikan denok hain urrun
gauzak hain ilun
begiak hain lauso
eskuak hain hutsik…
Nabil, eta nabilelako nago hain zikin.
Hala ere gelditu egingo naiz,
Hala ere hau nere lurra da,
Hemen dago nere etxe bakarra,
Nere etxe bakarra, nere etxe bakarra.
hala ere ez dut besterik,
Hala ere ez dut hobeagorik.
Hala ere nora joan gindezke,
Nora joan gindezke, nora joan gindezke?
Zer hotza egiten duen
Ilargiaren azpian,
Zer hotza egiten duen
Anaiaren ondoan.
Nabil…
Hala ere…
Hala ere… ez dugu…
|
||||
5. |
Liber Tangorria
05:06
|
|||
Libertangorria
Hitzak : Herrikoiak
Doinua : Mirentxu Aguerre (2007)
Bertso hauek Eskualduna kasetan aurkitu zituen Xabier Itzainak. 1893eko otsailaren 24an agertu ziren. Egileaz ez dugu
beste xehetasunik ; erraiten den gauza bakarra igande ihautiriz kantatu zutela Hazparnen "asko airetan". Hemendik goiti,
Mirentxuri esker, bere airea badu…
BATTITTA
Juan gogo naiz, segurki,
Ni Ameriketarat;
Enekilan laburzki
Nor dago phartitzerat?
Ez noha sekulako,
Laster naiz itzuliko,
Onthasun handiekin,
Zilhar eta urhekin.
PIARRECH
Pharti hadi bakharrik,
Pharti, lagun choroa;
Ez duk nihor gutarik
Han duenik gogoa.
Ez Montebideora,
Ez Kaliforniara,
Segur ez gaituk yoanen
Zerbait duguno hemen.
BATTITTA
Itzultzen naizenean,
Han fortuna eginik
Peru edo Mexikan
Urhe frango bildurik,
Ah! zer urustasuna
Nik izanen dudana!
Trankil ene bizia
Iganen da guzia.
PIARRECH
Galtzen bahiz ondikotz,
Itsasoa phasatzean,
Adios sekulakotz
Urhe soinuak orduan.
Bertzalde onthasunak
Zertako tu gizonak
Ez badu, ez federik.
Ez errelisionerik?
BATTITTA
Ez duzue prezatzen
Beraz zer den fortuna;
Nola ikhusia den
Diru ainhitz duena.
Harrek du, hark fagore,
Laudorio, ohore;
Bai, aberatsa dena
Bethi izanen da yauna.
PIARRECH
Lana maite duenak,
Segida on batekin,
Egiazko tresorak
Ekhartzen tik berekin.
Yainkoaz maithatua,
Oroz estimatua,
Duk ere, mundu huntan,
Kontentago miletan.
BATTITTA
Hartuz geroz chedea
Behin harat yuaiteko,
Nihork ene idea,
Ez du khambiatuko
Bai yuan behar naiz segur,
Deuseren ez naiz beldur.
Adios beraz, adios,
Zaudete bethi uros.
PIARRECH
Izpiritu arina,
Deus entzun nahi ez duk;
Dutenak zentzu ona,
Hirekin yoanen ez tuk.
Habil beraz bakharrik.
Urrun hadi gutarik;
Nahi baduk ohala,
Chori buru ergela.
|
||||
6. |
Distortsioen munduan
05:20
|
|||
Onest izan gaitezen, zintzo izan gaitezen, edozein sentimenduk
bilatzen du zenbait izen.
Kulpabilitate hau, tristura hau bezain, daramat betidanik ene baitan ezkuturik.
Baina gaurtik goiti, mamia izanen du.
Baina gaurtik goiti, bisai bat izanen du.
Baina gaurtik goiti, izen bat izanen du.
Baina gaurtik goiti, zure izena izanen du…
azaldu ez ziren distortsioen munduan…
Inork ez du errurik, ez baita pekaturik abereen artean.
Ez, ez da jainkorik, ez da ere barkamenik abereen artean.
Ez da hitz ematerik, ez traiziorik abereen artean.
Denbora hari bat baizik, gertaerek artekaturik… zenbait uzte haien
artean.
(Arazoaren arrazoia, arrazoia denean…)
Azaldu ez ziren distortsioen munduan…
Azaldu ezin ziren distortsioen munduan…
|
||||
7. |
Haitzetan
05:20
|
|||
Haitzetan lainoen artean, ortozik jaku egoten
hazia barruan ernetan, jatorkonari berba
herri bat ikusiko dozu negar eta zaurietan
ukenduz zeuk bakarrik osatuko dozuna
aita hil dautzue seme maltzurren egunean
sugarrik ez dozu gurako datozen Jondeunetan
eguzkiak emon daien indarra eskuei
zoli, haitz eta abarrots, Auñamendiko basoetan
haitzetan, lainoen artean, ortozik joku ibiltzen
hazia barruan ernetan jatorkonari berba.
|
||||
8. |
Gure etxen badira
08:24
|
|||
Hitzak eta Doinua : Herrikoia
Egileen berririk ez, euskal errepertorioko hainbat altxorretan bezala. Guk entzun ahal izan dugun bertsio bakarra Arnaud Laxague
batek kantatua du 1947ko irailaren 13an. Normalean hunen baliapena debekatua da bainan artxiben munduko korapiloari esker,
libre den bertsionearen minuta eterdi aurkitu dugu Genebako museo baten atarian (http://www.villege.
ch/meg/musinfo_public_ph.php?id=HR627-1/1).
Gure etxen badira bi etxek’andere,
Bata zaharxiago, bestia aldiz gazte.
Igaran merkha-goizan gaixki jin dirade
Biak nahi beitziren juran merkhatzale
Etxek’andere gaztia lehen mintzatia :
“Egün goixtiar zinen amatto maitia,
Eztüzü bürütüren ideia hartia
Egün segür behar’zü galdü merkhatia.
Hik düna behar arren juran merkhatzale ?
Oren bakhotxa gabe hi ordi hizate,
Büria nahasirik, zaria galdürik,
Gizatzar zunbaiteki pilaz gainkatürik.
Ene ideia eztün hiria üdüri,
Ehülia diñagü bilbe galtho bethi,
Ehülia diñagü bilbe galtho bethi,
Hartako jeiki nün eta lothü mürküilari.
Pertsuna bat denian lotzen mürküilari,
Phüntü hetan daudetzü gathiak segreki,
Bena zü lothü zira urde azpiari,
Gathü gaixoek naie iratzarrerazi.
Nahi dioñat erran hire senharrari,
Hobeki erraitera ene semiari,
Igaran merkha goizan, zer deikuña jauki
Oilo bat jan düñala jaun errejentareki.
Emazte gaztea da hola mintzatua
Etxe huntan dena da muga, debekua
Ukatzen dautadazue nihauren lekua
Ez da hemen bakarrik jokoan merkatua
Zuen bekaizkeriak debruak har bitza
Ez dauzuet utziko berriz azken hitza
Jaun errendetarekin edo ene gisa,
Atea hetsi ondoan, hasten zait bizitza.
|
||||
9. |
Hitz zuhurren baltsa
04:06
|
|||
Hitzak : Herrikoia
Doinua : Pantxix Bidart
Erran zaharrez osatutako bertsu hauek Kantu Kanta Kantore bilduman aurkituko dituzue bertso aire famatuago batean emanak.
Berrikuntzaren uretik edanez beste bizitza bat emango diogulakoan gaude.
0thoi denak zathozte plazaren erdira,
Nere erran zuhurren gogoz ikhastera :
Mendiak baino ere zaharrago dira ;
Arnoa ontuz doa urthetik urthera.
Itsasoak, bichtan da, ez du ez adarrik,
Ez-eta gaztanberak erdiko hechurrik ;
Nehoiz ez da ikhusi su- gabeko kherik,
Baina ez daite juja deus itchuretarik.
Duenak azer bipher emaiten ohi du ;
Ez da behar ichtupa suari hurbildu ;
Tripa hutsari ez da emaiten konseilu ;
Barur egonez norbait noiz zaitzu arraildu ?
Chakur tcharra gisala da dena kukuso ;
Haurrak aita-ameri dagotzi bethi so ;
Bi begi baino hobe dauzkagu bi beso
Baso bakharra baino ez othe bi baso ?
Ez ar ziminoari sino erakhusten ;
Orotan jaunen jaunak dirade kausitzen ;
Arbola fruitutik dugu ezagutzen ;
Pozoinek osasuna maiz dute sendatzen.
Asko kanpoan bildotch, ta otso barnean ;
Zoin den eder itzala, iduzki denean ;
Ziminoa gorago igaiten arbolan,
Ipurdia hobeki ageri orduan.
Laguna lagunari bethi iduria :
Nolako aita eta, halako semea ;
Uriaren ondotik heldu atheria...
Aita biltzaile batek haur chahutzailea.
Hala-beharra bethi denen nausi dago.
Norat doan haizea, harat aiseago.
« Gero » dionak usu erran nahi « bego »
Presatzeak dakharke ondore tchar frango.
Amiltzean harria ez da gorolditzen.
Gizon ibilkariak zer ez du ikhasten ?
Busti nahi ez dena urean ez sartzen.
Irriskatu gaberik nork du deusik biltzen ?
Indarrari nausi da lausengu eztia ;
Azkarren arrazoina da bethi hobea ;
Nola bizi hala hil, askoren leloa.
Jaunak bakharrik daki zer daiken geroa
Gauzarik hoberenak finitze bat badu ;
Behar niz ba sail huntan nolazpait gelditu.
Aho etsian ez da nehoiz fitsik sartu,
Bainan ez trompatzeko behar da ichildu.
|
BBAX Hasparren, France
Behi Bideko Andere Xuriak taldea 2014ean abiatzen da hirukote gisa, Mirentxu Agerre (boza eta panderoa), Marie Hirigoyen
Bidart (boza eta flauta) eta Pantxix Bidart (boza eta gitarra) en artean.
Paxkal Indo (boza eta perkuzioak) taldean sartzen da "Gure etxen badira..." lehen diskoa grabatu eta gero.
"Distorsioen mundua" bigarren disko elektriko eta gomitakoa da.
Azkena, "T'mAmAztAng"t", a capella
... more
Streaming and Download help
If you like BBAX, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp