Includes unlimited streaming of T'mAmAztAng"t
via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
ships out within 3 days
€12EURor more
lyrics
Nik eztut ehor maite zu beizi.
Zuk zeren nahi nuzu ireizi?
Engoitik ordu zinuke hontu,
Eta nitzaz eduki kontu,
Nahi ezpanuzu net hil-urhentu;
Nola bainuzu ia hurrentu;
Ezi bihotza, zu beti hala
Ikusiz gibel, zauztadala,
Hotzarriturik orai hil-hila,
Hoboro nitan eztabila:
Bana zuk nahi baduzu sarri
Harzara piztu et’iratzarri,
Nonbait, egizu Jainkoaren partez
Ikus zitzadan zenbait artez:
Bana zurekin nahi nikezi
Elizan nehor zuhaur bezi,
Et’ikuslerik ageri elizan
Lekutaratu zindiaurizan.
Batzutan, luzez, luzez otoituz,
Zure bihotz gogorra goithuz,
Norabait jitez hitz badidazu,
Hur’ere ger’eztadukazu.
Nonbait, bi biak heltzen bagira
Zu beti lehiatu zira,
Orduan, bi hitz zuri erraiteko,
Zur’eskuari banatxeko,
Bertarik nola, samur-samurra,
Belar hori zimur-zimurra,
Utzi zitzaidan manuz baitzautzat,
Etxekiterago eniz ausat.
Gauaz, epaizkaz, zur’etxen sartuz
Em’ibiliz eme hatsartuz,
Eta haztatzez, ganbara bitan
Iraganik, beldur handitan,
Net hatshanturik, zur’oh’ondora
Banatorra, zuk heiagora
Egiten duzu, ni hautemanik,
Et’ordu hartan, goxoa nik,
Leihoti jauziz, ohoin’iduri,
Hilpenan behar dut itzuri.
Noiz ere bainaiz hauzaz orhitzen,
Zin zinez, baniz hil-nahitzen.
Hiltzea gaitz da, gaitzago bana
Mait’uken, et’ez mait’izana.
Harren gaurgoiti zerbait hongoaz
Urgatz nezazu Jangoikoaz,
Ezi ezta deuskai edertarzuna,
Lagun ezpadu hontarzuna.
Aintziti ederrik gaitz dena, duzu
Berhala, nol’ ezne’ ulutsu
Denean, edo sagarra hartsu,
Haur ederra buru zakartsu,
Edo anderauren begitartea,
Pikot’orbainez net bethea.
Beraz, zirentzat xahu estakuruz,
Hel zazkio, sober’aiduruz,
Zugatik hiltzen ari denari,
Eta hur’ otoi urrikarri;
Ezpere, hura hilen d’eta zu
Hartzaz huts zirate hospatsu.
Gizon bat galdu dukezulakotz,
Zergatik? maite zintielakotz.
credits
from T'mAmAztAng"t,
released September 6, 2020
Hitzak: Allande d'Oihenart
Musika: Pantxix Bidart eta Marie Hirigoyen Bidart
Moldaketa: BBAX
Behi Bideko Andere Xuriak taldea 2014ean abiatzen da hirukote gisa, Mirentxu Agerre (boza eta panderoa), Marie Hirigoyen
Bidart (boza eta flauta) eta Pantxix Bidart (boza eta gitarra) en artean.
Paxkal Indo (boza eta perkuzioak) taldean sartzen da "Gure etxen badira..." lehen diskoa grabatu eta gero.
"Distorsioen mundua" bigarren disko elektriko eta gomitakoa da.
Azkena, "T'mAmAztAng"t", a capella...more
Hypnotic night music on the latest from Assorted Orchids, with spiraling acoustic guitars and drifting, beatific vocals. Bandcamp New & Notable Jul 4, 2021
Austin musician Alex Rose’s new LP as canyon counterpoint swings from rough, rugged indie rock to delirious art pop and back again. Bandcamp New & Notable Jun 21, 2021