We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

T'mAmAztAng"t

by BBAX

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €8 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of T'mAmAztAng"t via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 3 days
    Purchasable with gift card

      €10 EUR or more 

     

1.
Toberak 02:40
Oles ezkont berriak Jaungoikoak gau on Toberaketan gatoz Bost edo sei lagun Zuen baimenarekin Kantatu dezagun Lore baratzan eder Arrosa gorria Gari meta gainean Eder da xoria Bil dezake eraztunak Gaur zure gerria Lerden atal ondoan Irastor zugatza Gaztain lerdena goien Gaztaina morkotsa Ez du nornahik aurkitzen Holako bikotxa Nolako etxe ona Honelako jauna Holako emaztea Halako gizona Badirudi zeruak Eman ontasuna
2.
Ni, gaixoa, etsaiari nihaur jin niz eskura; ene untsa eginak ere orai oro gaitz dira; haren menean ez banengo, nik nukeien zuzena; mirakulu banagi ere, orai ene ogena. Ez dazala gaitzeriztez damna heure buruia, desiratuz gaixtoari hel dakion gaizkia; Jainkoari egiten duk injuria handia: hura borrer egiten duk, juje heure buruia. Zertan juja hik baitazak eure izterbegia, hartan kondemnatzen dukek ihaurk heure buruia eta hartan ez dakidik eskusarik balia. Erakutsak ehon ere nor den ogengabia. Jangoikoa, orai dizit egiteko handia: hiri honetan heriotzez hiltzen duzu jendia. Gatibutan hil ez nadin, gizon ogengabia, osorik, otoi, jalgiteko zuk idazu bidia, izterbegiak ez dagidan gibeletik irria: «ogendun zuian eta han galdu dik bizia». Libertatia nola baita gauzetako hobena, gatibutan egoitea hala pena gaitzena. Ni bezala ez dadila, otoi, ehor engana, ez eta ‘re hitz orotan fida ere gizona. Jangoikua, zuk begira niri ere zuzena.
3.
Argitzean, eguerditan, Arratsean natzano, Gaua goizak ordaritan Biharamunt dazano Zuri huts, et ́ ez bertzeri Darraik ́ ene gogoa, Zutzaz, nola bait ́ er ́ eri, Nahiz izan sendoa. Ile urrestatu horiek, Nadukate harturik, Begi leinhuru goriek, Lasto-legez garturik ; Eta, zuk eginez baizen Zenbait ere hongoa, Hoboro bizi ahal naizen Da gauz ́ ezinezkoa. Nik gortharzun, zuk gortharzun, Derakuskegu elkarri, Biek bardin bermetarzun, Dugu hetan ezarri, Eta goaz, ia haraitzina, Ene zori gaitzean, Zein ondoti, zein aitzina, Zu ihes, ni hatzean. Nik nigarrak, zinkuriak Ene bizi-lagunak, Zuk zuriak beltzuriak, Poru, handitarzunak: Hetzaz oradrano iraitzi, Ikusirik nuzula, Orai onhestea gaitzi Dakit dakidizula. Otoi, otoi, ene minak Gaurgoitik epa itzazu, Oranoko gaizki eginak Askitan edutzazu, Enezazula gal gorrez, Kalte jin lakidizu, Bana galde nauzun horrez Ukenduru negizu. Edo nitan bad ́ ogena, Eta den huts eginik, Erakutsazu zuzena, Zeren hura jakinik, Bertarik nuzu ikusiko, Hutsaz urrikiturik, Zur ́ aurkian belhauriko, Sabel lurreraturik.
4.
« Mendiak bethe belarrez, begitartiak negarrez... Lan eginaz urriki dut, bainan probetxurikan ez... Orai hemen nagozu sabeletik minez... » « Ene maitia, zer duzu? Zerk holakatzen zaitu zu? Ez du denbora luzia zirela penetan sartu... Plazerraren ondotik desplazera duzu... » « Ogiak dire burutu, artoak ere jorratu, Primaderan egin lana udazkenerat agertu: Ene maiteñoari... gerria loditu. » « Erregek gizon ederrik guardetan badu segurik; Lekunberriko brigadan batto ororen gainetik Neskatxen enganatzen ez baitu parerik. » « Mendian eder arbola, luze hostotsu, lerdena, Zu zirade mundu huntan nik maitatzen zaitudana... Bisitaturen zaitut ahalik maizena... » « Lekhunberriko neskatxak, Zuberoala banoa; Zuberoako kolonbak deitzen bainau bere gana; Hautatu behar dela zuzenez lehena. »
5.
Argizagiak 03:16
Argizagiak argitzen dizü gaüaz zohardi denean Ene maitia ikusi nizün dantzan plazaren erdian Izar batek bezala argitzen zizün beste ororen artean. Norat nahi joan nadin ene bihotza zurekin Deskantsürik batere ez düt ene gazte lagünekin Non ez zütüdan aintzinean zure begi eijerrekin. Ilea xuri begia beltx nik zü maite zük nik ez Nik zü maite zük nik ez ene maitea zeren ez Kanbia zite deseinez eta ni maita bihotzez.
6.
Zutzaz bertzerik Nehor maiterik Eztudalarik herrian, Zu bezain gorrik, Ez hain gogorrik Eztudala d’agerrian. Zu gabetarik Dohatalarik Aspaldi hontan denbora, Banaiz jaikiten, Banaiz etziten, Zu zatozt beti gogora. Bana, nabaski, Zuretako aski Enaizela sinetsirik, Zuk ni zureti (Aiher naiz) beti Nadukazu berezirik. Atsegin ustez Har zur’ikustez, Beti, zu zaren lekura So xuxen ari Naiz, senalkari Okerraren eredura. Zuk zenbat usu Haur baitakusu Begi bazterraz, laztana, Alabadere, Soz behin ere Etzindezke jar nigana. Zu nahiz batu Eta minzatu, Hora nol’erbiratzean, Bazterrez bazter, Bethiere laster Ari naiz zure hatzean. Bana jagoiti Beheiti, goiti, Zenbat ere bainabila, Zur’oldez, ehun Bat enaint’ehun Urtez behin zurekila. Aldiz naiz latzen, Bilhatuz batzen, Ban’ez ber zaitudanean; Zer gaitz jasaiten Dudan erraiten Ezin derauzudanean. Edo zoriak Nonbait, bi-biak, Noiz ere heltzen baikitu, Han, ni nigartzu Ikusiz, hark zu Gogoeritzen ezpazitu. Ni honen bero Nakusun gero Zure gogoz maitatzera; Zu zerk hain haitu Egiten zaitu Nitzaz ez gogaratzera? Hel dait’asturuz, Bertz’anhitz buruz Norbait ons’eginagorik; Bana ni bano, Ez egundano Nehor zuretarragorik.
7.
Tomas 03:30
Kantatzera nioazu, oi zer penarekin, Zer modu pasatzen den gure amarekin; Ezkontzerat ez utzi nahiz gustukoarekin; Ama, ez naiz ezkonduren zuk esanarekin! Tomas dantzari ederra, abila jokuan, Kartak ibiltzen ditu nahi duen lekuan... Ez dutala ezarriko etxetik kanpoan... Tomas zintzoturen da ezkondu onduan. Berak baitzuen penetan egin eta hazi, Amak nahi zuen alaba txit ondo ikusi: Abil izan nahi duen haurra orai libro utzi, Ez jin nigarrez ni ganat bihar edo etzi.
8.
Aspaldian nabila Hor, hebe, laztan bila Et’orai, nahi nola, Batu naiz batekila. Hur’ezagutzen duten Oro haren bertuten Goresten, eta bertzer Ari dir’erantzuten. Haren eder izana Da hain gauza bekana, Ezi eztuela kiderik Baita jenden errana. Nol’arrai miratzea Baitu, eme mintzatzea, Gozo, gozo ere handi Da hari behatzea. Gorputza duelarik Luzekara halarik Xuxen du, et’ezta lodi, Ez mehe soberarik. Begi xiloak ditu Izar bigez garnitu, Begitartea hanti Zauka hanbat argitu. Buruko bilo hori Urhea bezain hori, Bana gordatzen du, eta Salhatze’ezta sori. Kristalez du belarra Sudurr’oro zilarra, Mazelak xuri-gorri, Perla hutsez bidarra. Ezpainak badiduri Dela koral-isuri, Hortzak, lepo, bulharra Elurra bezain xuri. Oin, tipiz, herotsduna Zango aratsu, xuguna, Eskua xuri, nola Arraultze berri erruna. Horik nik hautemanik. Eta gogoan emanik, Hanti nag’orai haren Saretan atzemanik. Nagoen han, nahi bada, Ezi sordex ezpada, Haren presondegia Ene laketgia da.
9.
Nik eztut ehor maite zu beizi. Zuk zeren nahi nuzu ireizi? Engoitik ordu zinuke hontu, Eta nitzaz eduki kontu, Nahi ezpanuzu net hil-urhentu; Nola bainuzu ia hurrentu; Ezi bihotza, zu beti hala Ikusiz gibel, zauztadala, Hotzarriturik orai hil-hila, Hoboro nitan eztabila: Bana zuk nahi baduzu sarri Harzara piztu et’iratzarri, Nonbait, egizu Jainkoaren partez Ikus zitzadan zenbait artez: Bana zurekin nahi nikezi Elizan nehor zuhaur bezi, Et’ikuslerik ageri elizan Lekutaratu zindiaurizan. Batzutan, luzez, luzez otoituz, Zure bihotz gogorra goithuz, Norabait jitez hitz badidazu, Hur’ere ger’eztadukazu. Nonbait, bi biak heltzen bagira Zu beti lehiatu zira, Orduan, bi hitz zuri erraiteko, Zur’eskuari banatxeko, Bertarik nola, samur-samurra, Belar hori zimur-zimurra, Utzi zitzaidan manuz baitzautzat, Etxekiterago eniz ausat. Gauaz, epaizkaz, zur’etxen sartuz Em’ibiliz eme hatsartuz, Eta haztatzez, ganbara bitan Iraganik, beldur handitan, Net hatshanturik, zur’oh’ondora Banatorra, zuk heiagora Egiten duzu, ni hautemanik, Et’ordu hartan, goxoa nik, Leihoti jauziz, ohoin’iduri, Hilpenan behar dut itzuri. Noiz ere bainaiz hauzaz orhitzen, Zin zinez, baniz hil-nahitzen. Hiltzea gaitz da, gaitzago bana Mait’uken, et’ez mait’izana. Harren gaurgoiti zerbait hongoaz Urgatz nezazu Jangoikoaz, Ezi ezta deuskai edertarzuna, Lagun ezpadu hontarzuna. Aintziti ederrik gaitz dena, duzu Berhala, nol’ ezne’ ulutsu Denean, edo sagarra hartsu, Haur ederra buru zakartsu, Edo anderauren begitartea, Pikot’orbainez net bethea. Beraz, zirentzat xahu estakuruz, Hel zazkio, sober’aiduruz, Zugatik hiltzen ari denari, Eta hur’ otoi urrikarri; Ezpere, hura hilen d’eta zu Hartzaz huts zirate hospatsu. Gizon bat galdu dukezulakotz, Zergatik? maite zintielakotz.
10.
Mila zortzi ehun’ ta hamabortzgarrena, Ni Ahazparnen preso hartu nindutena; Plumagaineko premu orok dakitena, Galeretan higatu beharko naizena. Kantatzera nihazu alegera gabe. Ez baitut probetxurik trixtaturik ere; Nehun deusik ebatsi, gizonik hil gabe, Sekulakotz galerak enetako dire. Ala zorigaitzeko premu izaitea ! Harek eman baiteraut betikotz kaltea, Aitari galdeginik sortzeko partea, Galeretan eman nau, hauxe duk dotea! Ene aita da gizon kontsideratua, Semia galeretan du segurtatua; Nun nahi otoitzean belaunikatua, Saindu iduri, debru madarikatua. Ene lehen kusia Cadet Bordaxuri, Fagore bat banuke galdatzeko zuri; Ongi adreza zaite ene arrebari, Ene saltzeko zonbat ukan duen sari? Aita aintzinean’ ta arreba ondoko, Osaba burjes hori diru fornitzeko; Ez ordian enetzat bi sei liberako, Galeretan bederen leher egiteko! Elizan sartzen dire debozionerekin, Iduriz badoazila saindu guziekin; Beren liburu eta arrosarioekin, Debruak pesta onik einen du heiekin. Zortzigarren bertsua anaiarendako, Konseilu bat banikek hiri emaiteko: Ontsa goberna hadi, etzauk dolutuko; Ni baitan etsenpluia errex duk hartzeko. Zuri mintzo nitzaizu, oi Aita zilharra, Ardura dudalarik begian nigarra; Zure’ ta ene arraza Bordaxuritarra, Galeretan naizeno ni bainaiz bakarra. Kantu hauk eman ditut Paubeko hirian, Burdinez kargaturik oi presondegian, Bai eta kopiatu denbora berian, Orok kanta ditzaten Hazparne herrian. Hok eman izan ditut ez xangrinatzeko, Ahide, adixkidek, kuraie hartzeko, Eta partikulazki, aita, zuretako Kantu hok aditzean semiaz orhoitzeko.
11.
Txori txikia 04:02
Txori ttikia nintzelarik esan zidaten, kaiolan bizitzeko sortua nintzela, gero arrano bihurtuko nintzanean kaiola hautsita aldegingo nuen beldurrez, libro nintzela sinistarazi nahi zidaten, horregatik iriki zizkidaten ateak egin nezan hegaz, bainan luze gabe ohartu nintzen hanka harkaitz bati lotu zidatela kate motz eta astun batez.

about

BBAX:
Mirentxu Aguerre
Marie Hirigoien Bidart
Pantxix Bidart
Paxkal Indo

credits

released September 6, 2020

Kantu horiek 2019ko abenduan Isturitzeko harpeetan grabatuak izan dira. (Milesker Joëlle Darricau eta Joana Housset-i)
Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Xabi Pellarini (Laguna Records)
Ekoizpena: BBAX & Belarri
Diskoetxea: Belarri

license

all rights reserved

tags

about

BBAX Hasparren, France

Behi Bideko Andere Xuriak taldea 2014ean abiatzen da hirukote gisa, Mirentxu Agerre (boza eta panderoa), Marie Hirigoyen Bidart (boza eta flauta) eta Pantxix Bidart (boza eta gitarra) en artean.
Paxkal Indo (boza eta perkuzioak) taldean sartzen da "Gure etxen badira..." lehen diskoa grabatu eta gero.
"Distorsioen mundua" bigarren disko elektriko eta gomitakoa da.
Azkena, "T'mAmAztAng"t", a capella
... more

contact / help

Contact BBAX

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like BBAX, you may also like: