more from
I.O. (ipar orratza)
We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

BBAX Distortsioen munduan (album)

by BBAX

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • BBAX distortsioen munduan (CD)
    Compact Disc (CD) + Digital Album

    "BBAX distortsioen munduan" formatu fisikoan.

    Includes unlimited streaming of BBAX Distortsioen munduan (album) via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

    Sold Out

1.
Aresti hun 05:13
Emazurtz jaio hintzen  
Lurraren erdira,  
pobreen esperantzak  
benetan zer dira?  
Ama urrikariak  
hala zinan erran,  
esperantza guztiak  
hil zirela gerran. Baina inoren zorrik 
Ez dun ordainduko, 
Eure etorkizunak 
Ditun apainduko. Ene izpirituan bazen zenbait pertsu oraino den guzia etzerait hustu. zertaz dutan solasa emazue kasu esplikatuko baitut ahal bezain justu Zahar bezain prestu odola zaut hoztu bihotza ere laztu gorputza beraztu oraino gazte banintz banuke gostu! Ezkondu hintzenean 
bost gona hituen, 
bi bahituan jarri 
bi saldu hintuen 
soinean dunan hori 
diagon zaharra 
berriak erosteko 
esperantza txarra Zahar gazte arteko hau da parabola: zuzen esplikatzia hein bat gogor da gaztea ez daiteke adin batez molda, gorputza sendo eta azkar du odola; Zaharra ez da hola; iragan denbora etortzen gogora, eta ezin kontsola... nekez bihurtzen baita zahar arbola! Zelüko izarren bidia Nik baneki, Han niro ene maite gaztia Chüchen khausi Bena gaur jagoiti nik hura Ez ikhusi! Hi haiz euskal herria, 
Herri nekatua. 
Inork ezagutzen du 
Hire bekatua? 
Baina inoren zorrik 
ez dun ordainduko, 
heure etorkizunak 
ditun apainduko
2.
Oi gu hemen 03:28
Oi gu hemen Bidean galduak (Hir.) Heriotz minez. Gizonen itzala luzea negarrez, haizea gauean arbolak, erroak airean heriotza da. Oi gu hemen... Pobreak kalean bilutsik barnea esperantzik gabe doinua, basoko tristura ilunabarrez. Oi gu hemen... Nundikan ezinaren mina zergatik errekan iluna egurra, kolpeka landua bide hustuak. Oi gu hemen…
3.
Hire bihotza, xori zauritu, iheska joan zain atseden bila. Hari mehe bat hunan bizitza urratua dun keinu bortitzez. Oroitzapen labe gorian gorputz-gogoak tormentu luzez Kiskalirikan, deseginikan bizi bahintzenean deserri hortan. Nahiko hunan, Beatriz Chile libre batean adiskide artean maitasuna dastatu. Nahiko hunan zentzuak, lore goiztarren gisan, zorrik ordaindu gabe desiotan askatu. Hire aitaren heriotz hura bilakatu zain orain heriotz, oihu lehertu bat utzi digunan zauri guztien seinaletako. Ez dun nahi izan iraganaren faktura latza besteri itzul, hainbeste beldur, hainbeste odol isil-isilik pagatu ditun. Nahiko hunan, Beatriz poeta baten bertsoz hire gaztetasuna ispiluan mirestu. Nahiko hunan gaur ere bizitzaren kaliza ardo gorriz beterik gozamenetan hustu. Errugabea hintzenan baina pizti zordunak ez ditun urrun, hire eskuen dardar hautsiak haien ogena oihukatzen din. Har zan atseden betiko loan, gu gaitun orain mendekatzaile, heriotz horren mezu gogorrik ez baitinagu inoiz ahaztuko.
4.
Hala ere 04:39
Nabil Nabil, eta nabilelako nago hain neke ikusirikan denok hain urrun gauzak hain ilun begiak hain lauso eskuak hain hutsik… Nabil, eta nabilelako nago hain zikin. Hala ere gelditu egingo naiz, Hala ere hau nere lurra da, Hemen dago nere etxe bakarra, Nere etxe bakarra, nere etxe bakarra. hala ere ez dut besterik, Hala ere ez dut hobeagorik. Hala ere nora joan gindezke, Nora joan gindezke, nora joan gindezke? Zer hotza egiten duen Ilargiaren azpian, Zer hotza egiten duen Anaiaren ondoan. Nabil… Hala ere… Hala ere… ez dugu…
5.
Libertangorria Hitzak : Herrikoiak Doinua : Mirentxu Aguerre (2007) Bertso hauek Eskualduna kasetan aurkitu zituen Xabier Itzainak. 1893eko otsailaren 24an agertu ziren. Egileaz ez dugu beste xehetasunik ; erraiten den gauza bakarra igande ihautiriz kantatu zutela Hazparnen "asko airetan". Hemendik goiti, Mirentxuri esker, bere airea badu… BATTITTA Juan gogo naiz, segurki, Ni Ameriketarat; Enekilan laburzki Nor dago phartitzerat? Ez noha sekulako, Laster naiz itzuliko, Onthasun handiekin, Zilhar eta urhekin. PIARRECH Pharti hadi bakharrik, Pharti, lagun choroa; Ez duk nihor gutarik Han duenik gogoa. Ez Montebideora, Ez Kaliforniara, Segur ez gaituk yoanen Zerbait duguno hemen. BATTITTA Itzultzen naizenean, Han fortuna eginik Peru edo Mexikan Urhe frango bildurik, Ah! zer urustasuna Nik izanen dudana! Trankil ene bizia Iganen da guzia. PIARRECH Galtzen bahiz ondikotz, Itsasoa phasatzean, Adios sekulakotz Urhe soinuak orduan. Bertzalde onthasunak Zertako tu gizonak Ez badu, ez federik. Ez errelisionerik? BATTITTA Ez duzue prezatzen Beraz zer den fortuna; Nola ikhusia den Diru ainhitz duena. Harrek du, hark fagore, Laudorio, ohore; Bai, aberatsa dena Bethi izanen da yauna. PIARRECH Lana maite duenak, Segida on batekin, Egiazko tresorak Ekhartzen tik berekin. Yainkoaz maithatua, Oroz estimatua, Duk ere, mundu huntan, Kontentago miletan. BATTITTA Hartuz geroz chedea Behin harat yuaiteko, Nihork ene idea, Ez du khambiatuko Bai yuan behar naiz segur, Deuseren ez naiz beldur. Adios beraz, adios, Zaudete bethi uros. PIARRECH Izpiritu arina, Deus entzun nahi ez duk; Dutenak zentzu ona, Hirekin yoanen ez tuk. Habil beraz bakharrik. Urrun hadi gutarik; Nahi baduk ohala, Chori buru ergela.
6.
Onest izan gaitezen, zintzo izan gaitezen, edozein sentimenduk bilatzen du zenbait izen. Kulpabilitate hau, tristura hau bezain, daramat betidanik ene baitan ezkuturik. Baina gaurtik goiti, mamia izanen du. Baina gaurtik goiti, bisai bat izanen du. Baina gaurtik goiti, izen bat izanen du. Baina gaurtik goiti, zure izena izanen du… azaldu ez ziren distortsioen munduan… Inork ez du errurik, ez baita pekaturik abereen artean. Ez, ez da jainkorik, ez da ere barkamenik abereen artean. Ez da hitz ematerik, ez traiziorik abereen artean. Denbora hari bat baizik, gertaerek artekaturik… zenbait uzte haien artean. (Arazoaren arrazoia, arrazoia denean…) Azaldu ez ziren distortsioen munduan… Azaldu ezin ziren distortsioen munduan…
7.
Haitzetan 05:20
Haitzetan lainoen artean, ortozik jaku egoten hazia barruan ernetan, jatorkonari berba herri bat ikusiko dozu negar eta zaurietan ukenduz zeuk bakarrik osatuko dozuna aita hil dautzue seme maltzurren egunean sugarrik ez dozu gurako datozen Jondeunetan eguzkiak emon daien indarra eskuei zoli, haitz eta abarrots, Auñamendiko basoetan haitzetan, lainoen artean, ortozik joku ibiltzen hazia barruan ernetan jatorkonari berba.
8.
Hitzak eta Doinua : Herrikoia Egileen berririk ez, euskal errepertorioko hainbat altxorretan bezala. Guk entzun ahal izan dugun bertsio bakarra Arnaud Laxague batek kantatua du 1947ko irailaren 13an. Normalean hunen baliapena debekatua da bainan artxiben munduko korapiloari esker, libre den bertsionearen minuta eterdi aurkitu dugu Genebako museo baten atarian (http://www.villege. ch/meg/musinfo_public_ph.php?id=HR627-1/1). Gure etxen badira bi etxek’andere, Bata zaharxiago, bestia aldiz gazte. Igaran merkha-goizan gaixki jin dirade Biak nahi beitziren juran merkhatzale Etxek’andere gaztia lehen mintzatia : “Egün goixtiar zinen amatto maitia, Eztüzü bürütüren ideia hartia Egün segür behar’zü galdü merkhatia. Hik düna behar arren juran merkhatzale ? Oren bakhotxa gabe hi ordi hizate, Büria nahasirik, zaria galdürik, Gizatzar zunbaiteki pilaz gainkatürik. Ene ideia eztün hiria üdüri, Ehülia diñagü bilbe galtho bethi, Ehülia diñagü bilbe galtho bethi, Hartako jeiki nün eta lothü mürküilari. Pertsuna bat denian lotzen mürküilari, Phüntü hetan daudetzü gathiak segreki, Bena zü lothü zira urde azpiari, Gathü gaixoek naie iratzarrerazi. Nahi dioñat erran hire senharrari, Hobeki erraitera ene semiari, Igaran merkha goizan, zer deikuña jauki Oilo bat jan düñala jaun errejentareki. Emazte gaztea da hola mintzatua Etxe huntan dena da muga, debekua Ukatzen dautadazue nihauren lekua Ez da hemen bakarrik jokoan merkatua Zuen bekaizkeriak debruak har bitza Ez dauzuet utziko berriz azken hitza Jaun errendetarekin edo ene gisa, Atea hetsi ondoan, hasten zait bizitza.
9.
Hitzak : Herrikoia Doinua : Pantxix Bidart Erran zaharrez osatutako bertsu hauek Kantu Kanta Kantore bilduman aurkituko dituzue bertso aire famatuago batean emanak. Berrikuntzaren uretik edanez beste bizitza bat emango diogulakoan gaude. 0thoi denak zathozte plazaren erdira, Nere erran zuhurren gogoz ikhastera : Mendiak baino ere zaharrago dira ; Arnoa ontuz doa urthetik urthera. Itsasoak, bichtan da, ez du ez adarrik, Ez-eta gaztanberak erdiko hechurrik ; Nehoiz ez da ikhusi su- gabeko kherik, Baina ez daite juja deus itchuretarik. Duenak azer bipher emaiten ohi du ; Ez da behar ichtupa suari hurbildu ; Tripa hutsari ez da emaiten konseilu ; Barur egonez norbait noiz zaitzu arraildu ? Chakur tcharra gisala da dena kukuso ; Haurrak aita-ameri dagotzi bethi so ; Bi begi baino hobe dauzkagu bi beso Baso bakharra baino ez othe bi baso ? Ez ar ziminoari sino erakhusten ; Orotan jaunen jaunak dirade kausitzen ; Arbola fruitutik dugu ezagutzen ; Pozoinek osasuna maiz dute sendatzen. Asko kanpoan bildotch, ta otso barnean ; Zoin den eder itzala, iduzki denean ; Ziminoa gorago igaiten arbolan, Ipurdia hobeki ageri orduan. Laguna lagunari bethi iduria : Nolako aita eta, halako semea ; Uriaren ondotik heldu atheria... Aita biltzaile batek haur chahutzailea. Hala-beharra bethi denen nausi dago. Norat doan haizea, harat aiseago. « Gero » dionak usu erran nahi « bego » Presatzeak dakharke ondore tchar frango. Amiltzean harria ez da gorolditzen. Gizon ibilkariak zer ez du ikhasten ? Busti nahi ez dena urean ez sartzen. Irriskatu gaberik nork du deusik biltzen ? Indarrari nausi da lausengu eztia ; Azkarren arrazoina da bethi hobea ; Nola bizi hala hil, askoren leloa. Jaunak bakharrik daki zer daiken geroa Gauzarik hoberenak finitze bat badu ; Behar niz ba sail huntan nolazpait gelditu. Aho etsian ez da nehoiz fitsik sartu, Bainan ez trompatzeko behar da ichildu.

about

Mirentxu Aguerre : ahotsak
Pantxix Bidart : ahots eta gitarak
Marie Bidart Hirigoyen : ahots eta saihetseko flauta
Sébastien Desgrans : esku soinua
Jurgi Ekiza : ahots eta gitarak
Aline Etxeberri : ahotsak
Allande Etxeberri : gitarapala
Karine Etxeberri : ahotsak
Paxkal Indo : flauta eta perkusioak
Paxkal Irigoyen : ahots eta gitarak

2018ko urtarrilan Amanitan grabatua
Soinua : Stephan Krieger

credits

released February 23, 2018

1 Aresti hun
2 Oi gu hemen
3 Lore bat zauri bat
4 Hala ere
5 Liber Tangorria
6 Distortsioen munduan
7 Haitzetan
8 Gure etxen badira
9 Hitz zuhurren baltsa

license

all rights reserved

tags

about

BBAX Hasparren, France

Behi Bideko Andere Xuriak taldea 2014ean abiatzen da hirukote gisa, Mirentxu Agerre (boza eta panderoa), Marie Hirigoyen Bidart (boza eta flauta) eta Pantxix Bidart (boza eta gitarra) en artean.
Paxkal Indo (boza eta perkuzioak) taldean sartzen da "Gure etxen badira..." lehen diskoa grabatu eta gero.
"Distorsioen mundua" bigarren disko elektriko eta gomitakoa da.
Azkena, "T'mAmAztAng"t", a capella
... more

contact / help

Contact BBAX

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like BBAX, you may also like: